
Baldosa hidraulikoak
Baldosa hidraulikoak dira Dilei altzarien arima. Batez ere zementuz, pigmentuz eta marmolez osatutako teila motak dire baldosa hidraulikoak, prentsa hidrauliko baten bidez finkatzen direnak, hortik izena.
Dilei-n baldosa hidrauliko zaharrak erabiltzen ditugu, artisau-prozesuei jarraituz arreta handiz erreskatatu eta zaharberritzen ditugunak. Beraz, behin birkondizionatu ondoren, gure katalogoko produktu desberdinak haien inguruan diseinatzen ditugu.

Egurra
Altzariak egiteko, batez ere, egur noblea erabiltzen dugu, hala nola, elondoa edo haritza, adibidez, zoru zaharretakoak. Horrela, pieza bakoitzari denboraren aztarnak nabarmentzen dituzten akatsak ematen dizkiogu.

Pigmentu naturalak
Egurraren akaberarako pigmentu eta lurrak %100 naturalak erabiltzen ditugu, mineraletatik zuzenean ateratakoak. Pigmentu hauek antzinako teila hidraulikoak sortzeko erabiltzen ziren berberak dira. Horri esker, altzariek akabera leun eta orekatua lortzen dute, non egurra eta teila harmonian bizi diren.

Burdina
Dilei altzarien oinarrirako, neurrira egindako burdinazko hankak erabiltzen ditugu. Hanka hauek bertako errementari batek eskuz forjatuak dira.